XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egun nazkagarriaren hasieraAstelehen goiz hartan ohetik jaiki eta ispilura hurbildu zenean, Eneko Ibarrondok bere burua neska bihurturik ikusi zuen.
Eta zur eta lur ispilura begira ari zelarik, ama ziztu bizian sartu zen gelara.
- Zergatik ez duzu soineko arrosa eder hau janzten?
- Nik ez dut inoiz soinekorik janzten, ama!
- Bai, hala da eta penagarria da, benetan
Enekori protestatzeko astirik ere eman gabe, soinekoa burutik behera sartu eta atzeko kremailera itxi zion.
Eneko guztiz harrituta zegoen.
-Zuk zeuk lotu nakarezko botoitxoak
- Ez dira errazak lotzen eta, gainera, berandu nabil lanerako.
Eta hori esan ondoren, ama ziztu bizian irten zen gelatik.